2013-05-15

Zerri taldea

Atzo Gasteizko katedral zaharra bisitatzera joan ginen Barandiaran BHIko DBI-2ko ikasleekin.

Hamaiketakoa egin eta gero hortxe geratu zen gure inguruko lurra paperez, plastikoz eta aluminiozko paperez beterik. Ogitarteko osoak, freskagarri-latak, txokolate eta gaileten estalkiak... Hortxe geratu zen Gasteizeko Alde Zaharreko Burruila plaza Bizkaitik eramandako zaborrarekin apaindurik?

Zer iruditzen zaizu kontua? Zerbait egin beharko genuke institutuan horrelako jokabideak hobetzeko? Zerbait egiten da? Nolakoa da kontua, gero eta okerragoa ala gero eta garbiagoak gara? Nolakoak dira kontu hauek beste herrialdetan?

2013-04-12

Mekanografia

Mekanografia nola ikasi galdetu didate ikasle batzuek.

KLAVARO programa etxeko ordenagailuan kargatzeko eta egunero hamar minutu praktikatzeko aholkatu diet. (Doaneko software librea da eta euskaraz badaukagu).

http://klavaro.sourceforge.net/eu/index.html


2013-04-11

ISEI-IVEI item liberatuak

Halako batean ISEI-IVEIko diagnosi ebaluazio probak egingo ditugu. Entrenatu beharko. Item liberatuak bilatzen lanak izan dituzuenez, hona laguntza: http://www.ediagnostikoak.net/edweb/cas/item-liberados/2011/euskara/EuskaraDBH2/ItemakED10_Euskara_DBH2.pdf

Egin klik >> audioak

Audioari loturiko BERRIA << hementxe

Item liberatuak << hementxe

 

2013-03-26

Sortu istorio bat

Argazki erakargarri bat nahikoa izan daiteke sorkuntza literarioan aurrera egiteko. Ea argazki honek zerbait iradokitzen dizun:

2013-02-28

Korrika aurkezpena URIBE-KOSTAn

 Txertatutako irudia 1

Berbalamiñe Euskera Elkarteak igorrita:

 "Kaixo, bazkide eta lagunak,

Bihar, martxoaren 1ean, Uribe Kostako Korrika aurkezpena izango da Erandion: moda desfilea, bideoak, musika, mokadutxoa eta giro paregabea egongo da!

Aurkezpenari amaiera emateko "Garilak 26" erromeria taldearekin dantzan arituko gara!

Noiz: Martxoak 1 Ordua: 19:00etan

Non: Erandioko azoka zaharrean

Zuk ere Korrika egiten duzulako... animatu eta erdu! Eman Euskara Elkarri! :) 
Egizu <<Klik

Inkesta. Zein da, zure ustez, Korrika abestirik ederrena? (Utzi zure iritzia mezu honen erantzuteko gunean, mesedez)

2013-02-22

Lehen amodioa Suedian - Joxemari Iturralde

Datorren ostegunean, otsailaren 28an, 2ea2 gelan, Joxemari Iturralderen liburuari buruz hitz egingo dugu.
Liburuari buruzko zure iritzia mezu honen erantzunen atalean laburbilduta uztea eskatzen dizuet.
Edo askoz hobe; Litforoan.

2013-02-15

Diapositiba aurkezpena

Ez da gure helburuetako bat diapositiba aurkezpen txukunak egiten ikastea, ahozko komunikazioa eta jendaurreko diskurtsoa hobetzea bai ordea.

Hala eta guztiz ere, zuetako batzuk diapositiba aurkezpenak ekartzen dituzue ikasgelara zuen ahozko aurkezpenaren osagarri, eskema lanak egiteko edo.

Hona hemen ingelesez topatu ditudan aholku batzuk. Diseinuan hebetzeko eta diapositiba aurkezpen txukunagoak egiten asmatzeko lagungarri izan liteke:


Introduction to Slide Design: 7 Rules for Creating Effective Slides from Alex Rister

Niri azken diapositibak asko gustatzen zaizkit. Eskema behar dugula, ez testua. (Ikus 96. 97. 98. diapositibak)

2013-02-06

Grooming

eu.wikipedia.org horretan Grooming artikulua falta dela ikusi dut. Ea nor animatzen den.

Azalpen testua. Helburua Eu.wikipedian argitaratzea. Gaztelaniatik edo ingelestetik inportanteena euskaratzea nahikoa izan daiteke hasteko.
 Fixed: In sheep clothing

Beste aukera pare bat:

http://en.wikipedia.org/wiki/Identity_theft
http://en.wikipedia.org/wiki/Hoax

Errealitate areagotua

Ingelesetik edo gaztelaniatik euskarara ekar daitezkeen artikuluak.

Animo!


2013-02-02

Blogger hobeto erabiltzeko

Norberak bere bloga izatea ondo dago, baina blogak partekatzen baditugu, agian, hobeto. Blogetan egile eta laguntzaileak egon daitezke. Gusutuko gaiei buruz idatzi behar... Mezuak ezin dira luzeegiak izan. Hobe hipertestua testu soila baino eta mezu bakoitzeko gutxienez edo irudi bat, edo bideo bat edo diapositiba aurkezpen bat.